2020(e)ko martxoaren 22(a), igandea

IRAKASGAIAREN HAUSNARKETA - IKTAK

Sarrera honetan Dramatizazio adierazpenerako Informazio eta Komunikazio Teknologiak irakasgaian egindako hezkuntza prozesu osoari buruzko azken hausnarketa egingo dut.

Ikasturte honetan zehar, baliabide eta material teknologikoen erabilerari buruzko informazio erabilgarria lortzeko aukera izan dugu. Alaitz ikasgaiarekin hasteko, ikasgaiaren helburuak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak azaldu zizkigun, ikasturte honetan gure aldetik espero genuena emanez bere ikasgaian. Era berean, hiru plataforma digital sortzera gonbidatu gintuzten: Siteak, Wix eta blog hau.

Bestalde, gure antzezlanerako ezagutza eta ideia berriak ekarri dizkigun dokumentazio interesgarria lortu dugu eta honetan guztian zehar, Blog honetan, egindako ibilbidea idazteko aukera izan dugu. Lehenik eta behin, Alaitzen doktorego tesiari buruz irakurri eta hausnartu dugu, artearen eta jolas dramatikoaren bidez irakasleen prestakuntzari buruzko informazio garrantzitsua eman digulako. Halaber, "Iktak hezkuntza aireberritzeko aitzakia" izeneko artikulua irakurri dugu. Bertan, IKTek hezkuntzaren arloan dituzten zailtasunak azaltzen dira.

Bigarrenik, "Teatro Paraiso" konpainiara txangoa egin dugu. Konpainia honetara egin dugun bisitak hainbat jarduera dinamiko eta aberasgarri egiteko aukera eman digu. Jarduera horiek lagungarri eta inspirazio iturri izan zaizkigu gure antzerkia sortzeko K6 modulurako. Ondoren, Goretti Orbearen bisita izan genuen; gure ikaskuntza-prozesuarekin harremanetan jartzeko asmoz, aukera izan genuen, eta gure etapan zehar ikasle gisa garatu ditugun zeharkako gaitasunen azterketa egiten duen galdetegi bati erantzun genion.

Hirugarrenik, eskola-praktikak Haur Hezkuntzako gela batean egiteko aukera izan dugu. Era berean, praktikak amaitu ondoren, ikasgeletan erabilitako metodologiei buruzko esperientziak eta iritziak partekatu ditugu, bai eta gure Practikum IIIko hainbat aditurekin izandako harremanei buruzkoak ere.

Laugarrenik, taldean lan egitearen garrantziaz hitz egin dugu; horregatik, adierazi behar da ikasturtearen hasieratik Google Sites bat sortu behar izan dugula taldeka, ikasgai desberdinetan ikasten genuen guztia integratzen joateko helburuarekin. Gainera, lan modularra egin dugu, K6. Adierazpena eta komunikazioa Dramatizazioaren bidez izeneko modulua 5 irakasgaik osatzen dute: Hizkuntza Plastikoa eta Ikusizkoa, Musika Hizkuntza, Gorputz Hizkuntza, Adierazpena eta Komunikazio Trebetasuna, Dramatizazio-adierazpenerako Informazio eta Komunikazio Teknologiak. Talde lan honetan, Haur Hezkuntzako 1. edo 2. zikloko haurrei zuzendutako Adierazpen Dramatikoko Proiektu bat diseinatu eta gauzatu da eskola-taldearen aurrean.

Bosgarrenik, hezkuntzaren arloan lan egiten duten hainbat aditu eta idazleren iritzia ezagutu dugu. Horien artean, Oihaneder Euskal Etxera jo dugu. Hemen, Edu Zelaieta eta Eneko Ugarte irakasleek "Basque Misreadings. lanean gaizki irakurriak" izeneko erakusketa erakutsi ziguten. Bestalde, Hernan Casciariaren bideo bat ikusi dugu “El móvil de Hansel y Gretel” izenekoa. Gure gizartean teknologia berrien gehiegizko erabilerari buruzko hausnarketa egiten du Hernanek.

Azkenik, K6 lan modularrarekin lotuta, antzezlanaren entseguak egin ditugu. Saiakuntza horien bidez, hainbat material eta baliabide teknologikorekin esperimentatu eta manipulatu dugu, hala nola atzerako ispiluarekin, argi beltz edo ultramoreekin, argi-fokuekin, soinu-ekipoekin eta abarrekin.


ESKERRIK ASKO HEZKUNTZA PROIEKTU 
HONETAN LAGUNTZEAGATIK!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina