Ostegun
honetan, Dramatizazio Adierazpenerako Informazio eta Komunikazio Teknologiak
ikasgaian lanak aurreratzen egon gara baina egun berezia izan da, izan ere,
Oihaneder Euskararen Etxearrera joan gara.
Hona
iritsitakoan, Edu Zelaieta eta Eneko Ugarte irakasleek beren erakusketa
erakutsi ziguten, eta denbora zeramaten horretan lanean. Bere erakusketak
"Basque Misreadings. lanean gaizki irakurriak" du izena. Erakusketa
honetan literaturak eta arte plastikoek bat egiten dute erakusketa osatzeko,
betiere hausnarketaz, iarrera kritikoaz eta umore kutsu batez. Obra
hau, Ane Gebara eta Beñat Goitiaren kolaborazioarekin sortu dute. Hau
guztia duela bi urte hasi zen, Edu eta Enekok proiektu komun bat sortzea
erabaki zutenean. Eduk dio: “Proiektu hau hasi zen urteak dira Berria
euskarazko egunkaria etxean jasotzen dugula, paperean nola pantailan. Eta
urteak dira, segur aski, zenbait lerro gaizki begietaratzen ditugula. Badirudi
gure gogoak jostatzeko asmoa duela hitzekin, eta gaizki irakurritako horiei
etekina atera nahi diela”
Obraren
lehen zatian, hitz jolasak erabili dituzte. Adibidez, Kaissa Ould Braham 2016-02-26an
Berrian argitaratua zuen: “mundu, musulmanean emakume izatea oso konplexua da”.
Berriz, Eduk horrela irakurri zuen “mundu kristauan emakume izatea oso
konplexua da”. Esaldi hori oso esanguratsua izan da niretzat, nire familia
musulmana delako eta bi erlijioak ondo ezagutzen ditudalako. Edurekin ados
nago, emakumearen papera mundu osoan konplexua delako; egun, emakumearen
eskubideak gizonarenaren berdinak izan daitezen lanean jarraitzen dugu, arrazak
eta erlijioak kontuan hartu gabe.
Bigarren
lanak "Urpelariak" du izena, eta kartoizko kuboak, marrazkiak
margotuta dituztenak. Eduk artelanekin eta erakusketarekin elkarreraginean
aritzeko aukera eman digu, eta horretan murgildu gara. Horretarako, erakusketa
osoan zehar zenbat urpekari dauden ikustean datzan jolas bat proposatzen digu.
Azkenik, uste dut horrelako jarduerak oso
interesgarriak eta baliagarriak direla gure K6 lan modularrerako, ideia berriak
ematen baitizkigu gure antzezlanean sartzeko. Azkenik, oso erakusketa
entretenigarria izan da, Unibertsitatean gertatzen ari garen estresa ahazten
lagundu diguna. Honako esaldi hau berreskuratzea nahi izan dut:
"Aprende las reglas como un profesional para poder romperlas como un artista"
(Picasso)



iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina