Saio honekin
hasteko, Praticum III delakoan bizitako esperientziak komentatu ditugu.
Lehenik, praktiken inguruan berba egiten hasi gara, bakoitzak praktikak
burututako eskola, bertan ematen den metodologia, nola sentitu garen...azaldu
dugu bai eta Pikler, Acouturier, Montessori...eta beste zenbait metodologien
inguruan hitz egiteko aukera izan dugu.
Oso interesgarria
izan da sortu den gaia, taldekide bakoitzak aditu ezberdinaren metodologia
jarraitu du bere eskolan eta horren ondorioz, metodologia ezberdinen
ezaugarriak gogorarazteko aukera izan dugu. Gainera, ondorio komun batera heldu
gara; metodologia bakoitzak onura batzuk ditu bai eta gabezia batzuk ere,
horregatik, egokiena metodologia bakoitzak eskaintzen dituen onurak hartzea da,
hau da, Pikler- tik mugimendu askea, Montessoritik materialak eta metodologiak
garatzen duen autonomia, Acoutuerretik psikomotrizitatea eta mugimenduaren
garrantzia...
Pertsonalki, nire
praktikaldia esperientzia aberasgarria eta esanguratsua izan da. Nik
"Tximeleta Haurreskolan" egin ditut praktikak; eskola hori Gasteizko
San Martin auzoan dago. Eskola horretan 0-2 urte bitarteko ikasleekin egiten
dute lan. Metodologia librea erabiltzen dute, ikasleen beharrak eta interesak
asetzea lehenesten dena.
Bestalde, eskolan
esku hartzeko egin ditudan proposamenei dagokienez, eskerrak eman behar dizkiet
irakasleei, etorkizuneko irakasle gisa nire garapenean eta ikaskuntzan lagundu
baitute. Hala, bada, tresnak eta askatasuna eskaini dizkidate urte eta erdiko
ikasleekin edozein jarduera modu librean sortzeko. Horrela, esperimentazio- eta
manipulazio-jarduerak egin ditut hainbat material sentsorialekin: txokolatea,
paperak, argi-kaxa, etab.
"El problema con aprender de la experiencia es que nunca te gradúas"
(Doug Larson)



iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina