2020(e)ko otsailaren 26(a), asteazkena

ENTSEGUA: ESPERIMENTAZIOA

Aste honetan talde guztiok hasi gara K6 lan modularraren antzezlanaren entseguekin. Hala, entseguetan zehar konturatu ginen obrako protagonistekin batera hainbat material egin behar ditugula, adibidez: agertokia beteko duten paperezko ontzi gehiago, bi haur protagonistekin bat datorren paperezko mozorroak eta piratarentzako mozorro bat. Horrela, Elkar-Bat taldeko kideok aste honetako plastika klase guztiak aprobetxatu ditugu obrarako behar genituen material guztiak egiteko.

Aste hasieran, taldeko kide guztiok ideia berri asko genituen obraren atrezzoan txertatzeko. Dena den, bagenekien ez genuela denbora askorik; beraz, sinplifikatu egin behar izan genuen, eta ideia garrantzitsuenekin bakarrik geratu. Lehenik eta behin, taldeko kideak banatu genituen, batzuk obraren hondoko aurkezpen gisa jarriko ditugun irudiak egiteaz arduratu ziren, hala nola hormak margotuta edukiko zituen gela bat eta txalupa bat marraztuta izango zuen koadro bat. Taldeko beste kide batzuk, pirataren itsasontzi handia egiteaz eta haurren mozorroak egiteaz arduratu ziren, baita obrarako beharrezkoak diren materialak egiteaz ere, hala nola paper flotagailuak, arraunak eta abar.












Bestalde, unibertsitateko gimnasioan egindako aste honetako entseguetan ados jarri ginen obretako protagonistak nortzuk izango ziren erabakitzeko. Nire bi lankideek Pailin eta Lucia protagonista izan nahi zuten, eta Ibone pirata izango zen. Taldeko gainerako kideak argi eta soinu efektuez arduratuko ginateke. Entseguekin hasteko, gune osoan zehar foku ezberdinak jartzen saiatu ginen, obrarako zein erabilgarriak izango zitzaizkigun ikusteko, eta berehala hasi ginen protagonisten entseguarekin.

Saiakera honetan konturatu ginen bi protagonisten irudiak sobera egiten zuela atzean zuten sabanan, eta, beraz, ezin zela hondoko gelaren irudia ikusi. Horrela, fokuekin esperimentatu behar izan genuen agertokiaren mutur bakoitzean bat jarriz. Azkenik, aste honetan gimnasioan lagundu diguten irakasleen laguntzarekin eta Ainhoa plastikako klasearen laguntzarekin, obraren alderdi asko hobetu ditugu. Dena den, badakigu gauza asko ditugula denon artean sakontzeko eta hobetzeko, proiektu komuna aurrera ateratzeko.






Gure etorkizuneko irakaskuntzari dagokionez, uste dut proiektu hau egiteak dramatizazioari buruzko esperientzia eta ezagutza berriak eskuratzen lagunduko digula, zehazki, aurrerago gure lan-lanean txertatuko dugun antzerkiari buruzkoak. Beraz, etorkizuneko irakasle gisa, uste dut beharrezkoa dela Haur Hezkuntzako haurrekin horrelako proiektuak planteatzea, talde-lana errazteko eta ikasleek beren gorputzarekin eta objektu berriekin esperimentatzeko. Honako esaldi hau berreskuratzea gustatuko litzaidake:



"Lo mejor del trabajo en equipo es que siempre tienes alguien a tu lado"
(Margaret Carty)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina