Azken bi asteetan,
Dramatizazio Adierazpenerako Informazio eta Komunikazio Teknologiak irakasgaian
hainbat jarduera dinamiko eta aberasgarri egiteko aprobetxatu dugu. Lehenengo
astean, IKTen arloko proiektu garrantzitsuenetako bat egiten hasi ginen:
talde-webgune bat sortzea, SITES. Bertan aurten dramatizazio minorrean egindako
guztia saiatuko gara ELKAR-BAT taldea. Erronka handi bat izango da guretzat SITES-a ez duelako
taldeko inor ez ezagutzen eta, beraz, arazoak izango ditugulako hau egiterako
orduan. Beraz, trasteatzen ibili gara eta proiektuarekin hasi bezain pronto
SITES-a egituratu eta antolatu dugu orrialde bakoitzean ikasgai bat kokatuz.
Aste honetan bertan,
Alaitzek bere doktore tesia aurkeztu zigun “Aportaciones a la formación del profesorado a través
del análisis de una experiencia de arte y juego dramático en el primer ciclo de
Educación Infantill” izenekoa. Gainera, irakasleak eskatu zigun tesiaren atalak
klasean hezitako bikoteen artean banatzeko. Nire lankide Pailinek eta biok
printzipio pedagogiko batzuen zatia egin genuen, oso interesgarria iruditu
zitzaigun tesiaren aipua garrantzitsuenak jasotzea, K6 moduluko lanean
lagunduko zigutelako. Jarraian, gure aurkezpena utziko dut:
Bigarren astean,
"Iktak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia" izeneko artikulua irakurri
behar genuen. Klase guztien artean ideiak eta iritziak amankomunean jarri
genituen. Artikulu honetan IKTek hezkuntza-arloan dituzten zailtasunak azaltzen
dira. Nire ustez, egia da gaur egungo hezkuntza-, komunikazio-, gizarte- eta
kultura-beharrei erantzuteko eskoletan ezin ditugula IKTak alde batera utzi,
eta IKTak ikasgelako egunerokoan atzeman behar direla, ez modu isolatuan. Hori
egiteko, oraindik proposamen berritzailea dugunez, irakasleok beste
profesionalekin harremanetan egon behar dugu, esperientziak trukatuz, bide
egokia aurkitzeko. Bestalde, garrantzitsua da etapa honi esleitutako printzipio
metodologikoak errespetatzea Haur Hezkuntzako ikasgelan IKTak lantzeko
(manipulazioa, esperimentazioa, jolasa, etab.), besteak beste,
diziplinartekotasuna. Diziplinartekotasunez jokatuz gero, IKTak baliagarriak
izan daitezke hainbat gaitasun eta arlo lantzeko (berezko gaitasun digitalez
gain), horiek adierazteko modu bat baitira.
Azkenik, asteari amaiera
emateko, Alaitzen doktore tesiaren atalen aurkezpenak egin genituen. Ideia oso
interesgarriak agertu dira, esaterako, eskola dela eragile nagusia haurren
hezkuntzan. Halaber, Alaitzek (2017) dioenez, “la escuela debe contribuir a la educación de la primera infancia, como
personas de pleno derecho en la sociedad. Debe regir el principio de la
igualdad de oportunidades, y procurar que quienes más lo necesitan, por ser las
personas desfavorecidas, tengan garantizado este acceso a la educación”.
Tesiari buruz gehiago irakurri nahi baduzue, hemendik utziko dizuet:
"La inteligencia consiste no sólo en el conocimiento, sino también en la destreza de aplicar los conocimientos en la práctica."
(Aristóteles)

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina