2019(e)ko urriaren 29(a), asteartea

IKASTEN JARRAITZEN DUGU


Bi aste hauetan, Alaitzek taldeka lan egiteko denbora utzi digu, bai Sitesen lana aurreratzeko, bai K6 modulu-lana egiteko. Beraz, Alaitz gure "Elkar-bat" taldera hurbildu da, talde-lanarekin nola joaten ginen ikusteko, eta, era berean, K6 moduluari buruz genituen zalantza batzuk argitzeko aprobetxatu du.

Gainera, aste horretan Goretti Orbearen bisita izan genuen. Goretti gaur egun tesi bat egiten ari den irakaslea da, eta horregatik, berarekin elkarlanean aritzeko eskatu digu, galdetegi labur bat eginez. Galdetegi honetan, ikasle gisa gure etapan zehar garatu ditugun zeharkako gaitasunen azterketa egiten da.

Gorettiren galdetegia amaitu ondoren, Alaitzek Dramatizazio minorrean gure sentsazio eta emozioez galdetu zigun. Denon artean hausnarketa bateratua egiten dugu, iritziak partekatuz. Iritzi batzuk izan ziren asko gustatzen zaigula Dramatizazio minoria, ikasgai dibertigarri eta dinamikoek osatzen dutelako. Dena den, gaur egun estututa gaude, lan asko ditugulako eta ez dugulako astirik horiek egunean eramateko. Azkenik, galdetegia betetzen bukatzean, gelako talde guztiek gure talde lanekin jarraitzen dugu.

Bestalde, Power Pointek Alaitzen tesiari buruz egindako aurkezpenekin jarraitu genuen. Nabarmendu beharreko esaldi bat da, Pérez Gomezek dioen bezala, (2010) “la función de la educación básica, y por lo tanto en su medida de la EI, se centra en capacitar a las personas para comprender la compleja realidad sociocultural que les ha tocado vivir, y a su vez para que sean capaces de reflexionar y analizarla críticamente, e intervenir en ella con autonomía”. 

Horrela, etorkizuneko irakasle gisa, ikasleak balioetan hezteko lana dugu, gizartearekin konprometituta dauden pertsona autonomoak eta gogoetatsuak prestatuz. Horretarako, Gimeno Sacristánek (2005) beharrezkotzat jotzen du “los centros de formación del profesorado se deberían establecer contactos con los movimientos de renovación pedagógica, estableciendo mecanismos de colaboración con colectivos, asociaciones e instituciones que estén interesadas en la formación, innovación y actualización del profesorado”. Horri lotuta, uste dugu "Teatro Paraiso" konpainiara egindako bisitak K6 modularraren lanerako proposamen eta ideia berriak hartzera bultzatu gintuela. Beraz, gure etorkizuneko irakaskuntzan garrantzitsua da antzerkigintzako profesionalek osatzen duten konpainia horrekin harremanetan jarraitzea, Haur Hezkuntzako gure ikasgelan hezkuntza-proposamen berriak txertatzen lagun diezaguten.

Azkenik, Alaitzek Teatro Paraisoren testu bat erakutsi digu, Haur Hezkuntzako haurrak sortzaile eta inozo izateko adinik onenean daudela aipatzen duena. Beraz, haurren irudimena konplexuetatik eta karga emozionaletatik libre dago. Hala ere, nire iritziz, helduak egiten garen heinean arau, arau eta ideal gehiago ditugu, umetan ezaugarritzen gaituen bat-batekotasun sortzaile hori itzaltzen dutenak. Jarraian, testua bidaltzen dizuet:



"Pregúntate si lo que estás haciendo hoy, te llevará a dónde quieres estar mañana" 

(Walt Disney)

2019(e)ko urriaren 28(a), astelehena

ACROSPORTETIK GORPUTZ HEZIKETAN

Gaurko egunean Imanol Janices irakaslea, hitzaldi bat ematea ekarri du. “Acrosportetik Gorputz heziketan”. Iruñeko Jaso Ikastolan egindako antzerki talde baten esperientzia kontatu digu Imanolek.

Proiektu hau, eskolako denboratik kanpo bolondres koreografiak sortzen hasi da, eta maila guztietako musikal bateko antzokietan irudikatuko da.Ikasleek gidoia idazteaz, pertsonaiak garatzeaz, koreografiak sortzeaz, zuzenean abestu, soinu diseinuaz, etab. Proiektuaren helburu nagusiak dira euskararen erabilera sustatzea, arte eszenikoak eta mezu sozial positiboak jaurtitzea ikusleari.

Bestalde, irakasleen inplikazioa garrantzitsua da proiektu honetan, eta, batez ere, ikasleek arte eszenikoekiko motibazioa areagotzea lortzen du, bai eta haiekiko pertzepzio-aldaketa ere; gainera, pertsonen arteko harremanak hobetzea eta ikasle guztien arteko lotura lortzen ditu.

Amaitzeko, Imanolen hitzaldia gustatu zait, hitzaldi interesgarri eta aberasgarria iruditu zitzaidan. Etorkizuneko irakasle gisa, uste dut garrantzitsua dela horrelako dinamikak acrosporta eta antzerkiarekin planteatzea, haurrek ezagutza berriak bereganatzen eta eraikitzen joan daitezen gorputz adierazpena lantzearena da., haien trebetasunak bultzatuz haien segurtasuna, autoestima eta segurtasuna bultzatzea.




2019(e)ko urriaren 25(a), ostirala

ARGI-KUTXA

Saio hau binakako lanen aurkezpenak aurkezteko erabili dugu. Argi-kutxarekin hasteko, Kutxa bat erabiliz eta fokua kutxaren atzean jarriz, "Monstruo txikia "Ezetz” esaten du” ipuina kontatu digute gure taldea. Gero, gaur erreko egunean entzaiatutako istorioak antzeztu ditugu, gure taldeak honako hau antzeztu du:
  • Argi beltzei dagokienez, “Lady mermelade” abestia entzuten den bitartean, eta mugimenduak egin ditugu. Gure istorio ezberdina da Disneyren filmarekin, bi neska maitemintzen dira.
  • Azkenik itzal txinatarrei dagokienez, “Loti ederra” pelikularen lehenengo eszena irudikatu dugu itzalen bitartez.

Ondorio gisa, teknika ezberdinak erabiliz egindako aurkezpenak egiteak eta gainontzeko taldekideek sortutako antzezlanak ikustea izan da saio honen gakoa. Hori egiterakoan nire kasuan, egin duguna eta egin ahal genuen aldearen konparaketa egin dut. Izan ere, klaseko talde bakoitzak teknika ezberdinetan ezaugarri eta teknika ezberdinak praktikan jarri egin dituzte, gure taldeari bururatu ez zaizkigunak.



2019(e)ko urriaren 21(a), astelehena

ISTORIOAK KONTATZEN

Haurreko egunean sortutako kutxarekin istorio bat asmatu behar izan dugu azken postu honetan. Horretarako kutxaren atzean foku bat jarri dugu eta bi objektu hauen artean irudiak jarri ditugu.

Hasteko, Pablo eta Naiara egin zuten, hauek “Hutsunea” ipuina kontatu digute, ipuina erresilientziaz mintzo zaigu, zoritxarrari aurre egin eta zentzu bat bilatzeaz. Bigarren taldea, Maddi eta Amaia izan dira, hauek “Erleen lorategia” ipuina kontatu digute. Istorio asmatu honetan ikusten da nola erle batek anai bat izango duen eta beldurra du bere bizitza aldatzea, hau da bere anaiak bere lagunak eta gurasoak lapurtzea. Hirugarren taldea, Lur eta Garazi “Nola dastatu ilargia?” ipuina kontatu digute, kontatu animalien istorioa. Hurrengoak Soraya, Itziar eta Cris izan dira, “Beldar txiki jatuna” kontatu digute. Bere gai nagusiena bizi-zikloa da, zehazki beldar baten metamorfosia. Azkenik, Zuriñe eta Ainhoa “Glutoren istorioa” kontatu digute. Arrain baten istorioa da, itsasoan bizi da eta arazo bat du, ezin du lasai igeri egin kutsadurarengatik.

Dinamika hau oso erresa da eta eskoletara eramateko oso egokia da, material gutxi behar delako eta gainera ez da pisutsua. Kutxak haurrek sortu ditzakete eta pertsonaiak izango direnak ere. Beharko genukeen bakarra fokua izango zen eta gaur egun oso merkeak dira. Gainera gerora, erabilera asko edukiko dit, besteak beste, itzalekin jolasteko aukera.






2019(e)ko urriaren 18(a), ostirala

ARGI-BELTZA

Gaurkoak gelan bi zatitan banatu dugu txoko bakoitzean beharrezko materialarekin prestatuz. Alde batetik neon argien txokoa eta beste argi-mahaiaren txokoa. Talde guztiak txoko guztietatik pasatu gara 20-25 minutuz. Espazio bakoitzean antzezlan txiki bat prestatu behar izan du bertako materialak erabiliz.

Argi beltzeko bi leku zeuden. Batean bakarrik bakarrik zuri beltz kontrasteekin ibili ahal gara. Bertan esperimentatu eta dantza bat sortu dugu. Hasieran probatzen hasi gara kolore efektuak nolakoak ziren. Eta ez ziren asko nabari, baino dantzaren bideo bat grabatu dugu kanpokoak nola ikusiko luketeen jakiteko, eta horrela bai, bakarrik objektu zuriak ikusten ziren eta beste guztia beltz-beltza zegoen. Beraz, haurrekin ahurrean ispilua izateaz gain, komeni da grabaketa bat edo ikustea sortu dutenaz disfrutatu dezaten.

Argi beltzaren beste postua argi fluoreszenteekin erabiltzekoa zen; paper fluoreszentekin materialak egin, koloreko pelukak eta izarak erabili, lumetako objektuak baliatu… Ondoren, egin ditugun materialak erabiliz dantza txiki bat pentsatzeko.

Argi beltzaz gain, bi proiektore ere bazeuden. horietan itzalak egin behar genituen, proiektoreetako baten gure gorputzak bakarrik erabiliz. Esperimentatzen egon gara eta hainbat gauza sortzen saiatu gara, hala nola: "loti ederra", hiru maitagarri, “maléfica” etab… Bestalde, ariketa hau egitean, kontuan izan behar da, guk ondo ikusi harren, teloiaren beste aldetik agian ez dela ezer ez ikusten, beraz, komeni da taldeko bat edo bi beste aldean egotea ekintzak ikusi ahal izateko eta aginduak eman ahal izateko.


TEATRO PARAISO

Klaseko lehen astean "Teatro Paraiso" konpainiara txangoa egin dugu. Konpainia honetara egin dugun bisitak hainbat jarduera dinamiko eta aberasgarri egiteko aukera eman digu. Jarduera horiek lagungarri eta inspirazio iturri izango zaizkigu gure antzerki propioa sortzeko K6 modularentzat.



Lehenengo egunean konpainia osatzen duten neskek konpainiari buruzko aurkezpen bat egin ziguten, erabiltzen zuten metodologia kontatu ziguten eta orain dauden tokira iritsi aurretik euren ibilbide profesionala nolakoa izan den. Atsedenaldiaren ondoren, neskek goiko solairura igotzeko gonbitea egin ziguten, dibertsio jarduera berriak egiteko. 

Hasteko, aurkezpena gisa, korro handi bat egin genuen eta banan-banan atera ginen geure burua aurkezteko mugimendu batez, erritmoz, etab. Gero, jolas bat egin genuen: korro berean, txalo bat pasatu genion elkarri eta batek "boing" esaten zuenean, beste aldera pasatu behar genuen txalo hori. Jarraitzeko, Ainarak beste ekintza bat azaldu digu: korrotik atera behar izan dugu banan-banan eta inprobisatu behar izan dugu zer esango genuela, "Esta es la historia de ..." esanez eta objektu/pertsonaia hori adieraziz. Hori egin ondoren alboan geneukan pertsonarekin jarri gara eta batek 3 akzio aipatu du besteak keinuz adierazi dituen bitartean.

Hurrengo egunean, berriro igo ginen goiko solairura. Hor borobilan jarri ginen eta binaka joan den egunaren jarduerak esan genuen. Geroago orria eman ziguten, eta gure haurtzaroko jantzi bat marraztu behar izan genuen. Beraz, marrazkiak biribilean jarri eta gainerako lagunen marrazkiak ikusi genituen. Horrez gain, orrialdearen beste aldearekin lotutako hitzak idatzi genituen modarekin, eta, ondoren, istorioa asmatu behar genuen, eta nork bere istorioa kontatu nahi zuen kontatu.

Ondoren, atseden txiki bat utzi ziguten zerbait jateko. Atsedenaldiaren ondoren, areto nagusira sartu eta eseri egiten gara. Bi neskek haurrentzako antzerki bat taularatu zuten, non une ironikoak dantzarekin nahastu zituzten. Era berean, jolaserako hainbat material erabili zuten, hala nola, artilea, oihalak, soka eta abar.



Ondorio gisa, “Teatro Paraiso” egindako txangoa esperientzia aberasgarria eta baliagarria iruditu zait, bai arlo pertsonalean, bai profesionalean. Txango horri esker, jendaurrean hitz egiteko irrika kendu ahal izan dugu, eta Unibertsitateko lanen estresa ahaztu eta ondo pasatzeko aukera izan dugu. Horregatik, garrantzitsua da konpainiari eskerrak ematea haurrekin egunero egiten duen lanagatik eta, noski, gurekiko duen tratu onagatik. Asko lagundu digute gure etorkizuneko lanbidea izango den horretan hobetzen.



Azkenik, hurrengo astean Adierazpena eta Komunikazio Trebetasuna ikasgaiaren ohiko klaseetara itzuli ginen, Alaitzek lehen ordua utzi zigun taldean lanak egiteko. Nire "Elkar bat" taldean lana banatu genuen, 3 kidek seteak egiten eman zuten eta taldeko beste 4 kidek k6 lana idazten hasi ginen. Geroago, nire lankideek Alaitzen tesiari buruz egindako aurkezpenekin jarraitzen dugu. Denok batera lan egiten badugu eta elkarri laguntzen badiogu lortuko dugu: 


"Llegar juntos es el principio. Mantenerse juntos es el progreso. Trabajar juntos es el éxito"

(Henry Ford)

2019(e)ko urriaren 11(a), ostirala

MOZORROTU EGITEN GARA

Gaurko eguna bi talde daude, bakoitza koltxonera alde batetik artzen du eta gelaren beste aldera eramen behar da. Ariketa onetarako oinak bakarrik erabili ahal dira, sorbalda lurrean egon behar da. Koltxoneta ezin da jausi ezta lurra ukitu ere.

Bakoitzak tresna bat sortu behar izan du. Jarraian, tresna hori baliatuz edo eraldatuz, pertsonaia bat izateko eta bakoitzak bat izango du. Ondoren, taldekideek asmatu beharko dute, gure interpretazioa burutuz, zer pertsonaia garen.

Ariketa hau oso garrantzitsua da asteko sormenaren bidez pertsonaia bat identifika dezakeen objektu bat sortzeko egunkarien bidez. Lankide batzuk ez dira kapazak izan objektu bakarra egiteko eta beraz egunkariarekin karakterizazio osoa sortu dute. Teknika hau ere oso erabilgarria da, asken finean pertsonaia zaila bada edo objektu batekin identifikatuko ez dutela uste baduzu, dituzun baliabideak ugaritu daitezkeelako eta ariketa aurrera eraman.

Ditugun pertsonak erabiliz, iragarki bat asmatu dugu, taldeko partaide guztiak parte hartzen dutelarik. Hau amaitu eta gero, gure gelakideei antzeztuko diegu. Haiek ikusi dutena adieraziko digute; istorioa, akatzak, alde onak eta pertsonaien integrazio egokia.

Honi esker sormena asko garatzen da eta 5 urteko haurrentzat ere egokia da ariketa hau, banaka zein taldeka gauzatu daiteke eta pertsonaiak edo objektu berriak sortu ditzakete. Aspaldi nik 8 urteko haurrekin dinamika bat egin genuen, non haurrek objektu berri bat sortu behar zuten eta hau iragarki bate bidez publikoari aurkeztu. Eta benetan haientzat zailak ziren gauzak konpondu egiten saiatzen direla. Adibidez, haurretako batek opariak biltzen zituen paper inteligentea aurkeztu zuen.

Azkenik, lehen sortutako pertsonaiekin familian eman daitekeen egoera bat antzeztu behar izan dugu. Antzezlanerako, gehienez, bi pertsonaia alda ditzakegu, beste egoera berria sortzeko. Antzezlan hau aurrera eramatea asko kostatu zaigu, pertsonaiak oso desberdinak direlako eta etxe baten egunerokotasunean gertatu daitekeen egoeran pertsonaia guztiak sartzea ez genuen lortzen.




2019(e)ko urriaren 4(a), ostirala

EZAGUTZA BERRIAK ZABALDUZ


Azken bi asteetan, Dramatizazio Adierazpenerako Informazio eta Komunikazio Teknologiak irakasgaian hainbat jarduera dinamiko eta aberasgarri egiteko aprobetxatu dugu. Lehenengo astean, IKTen arloko proiektu garrantzitsuenetako bat egiten hasi ginen: talde-webgune bat sortzea, SITES. Bertan aurten dramatizazio minorrean egindako guztia saiatuko gara ELKAR-BAT taldea. Erronka handi  bat izango da guretzat SITES-a ez duelako taldeko inor ez ezagutzen eta, beraz, arazoak izango ditugulako hau egiterako orduan. Beraz, trasteatzen ibili gara eta proiektuarekin hasi bezain pronto SITES-a egituratu eta antolatu dugu orrialde bakoitzean ikasgai bat kokatuz.

Aste honetan bertan, Alaitzek bere doktore tesia aurkeztu zigun “Aportaciones a la formación del profesorado a través del análisis de una experiencia de arte y juego dramático en el primer ciclo de Educación Infantill” izenekoa. Gainera, irakasleak eskatu zigun tesiaren atalak klasean hezitako bikoteen artean banatzeko. Nire lankide Pailinek eta biok printzipio pedagogiko batzuen zatia egin genuen, oso interesgarria iruditu zitzaigun tesiaren aipua garrantzitsuenak jasotzea, K6 moduluko lanean lagunduko zigutelako. Jarraian, gure aurkezpena utziko dut:


Bigarren astean, "Iktak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia" izeneko artikulua irakurri behar genuen. Klase guztien artean ideiak eta iritziak amankomunean jarri genituen. Artikulu honetan IKTek hezkuntza-arloan dituzten zailtasunak azaltzen dira. Nire ustez, egia da gaur egungo hezkuntza-, komunikazio-, gizarte- eta kultura-beharrei erantzuteko eskoletan ezin ditugula IKTak alde batera utzi, eta IKTak ikasgelako egunerokoan atzeman behar direla, ez modu isolatuan. Hori egiteko, oraindik proposamen berritzailea dugunez, irakasleok beste profesionalekin harremanetan egon behar dugu, esperientziak trukatuz, bide egokia aurkitzeko. Bestalde, garrantzitsua da etapa honi esleitutako printzipio metodologikoak errespetatzea Haur Hezkuntzako ikasgelan IKTak lantzeko (manipulazioa, esperimentazioa, jolasa, etab.), besteak beste, diziplinartekotasuna. Diziplinartekotasunez jokatuz gero, IKTak baliagarriak izan daitezke hainbat gaitasun eta arlo lantzeko (berezko gaitasun digitalez gain), horiek adierazteko modu bat baitira.


Azkenik, asteari amaiera emateko, Alaitzen doktore tesiaren atalen aurkezpenak egin genituen. Ideia oso interesgarriak agertu dira, esaterako, eskola dela eragile nagusia haurren hezkuntzan. Halaber, Alaitzek (2017) dioenez, “la escuela debe contribuir a la educación de la primera infancia, como personas de pleno derecho en la sociedad. Debe regir el principio de la igualdad de oportunidades, y procurar que quienes más lo necesitan, por ser las personas desfavorecidas, tengan garantizado este acceso a la educación”. 

Tesiari buruz gehiago irakurri nahi baduzue, hemendik utziko dizuet:



"La inteligencia consiste no sólo en el conocimiento, sino también en la destreza de aplicar los conocimientos en la práctica."
 (Aristóteles)