2019(e)ko urriaren 18(a), ostirala

TEATRO PARAISO

Klaseko lehen astean "Teatro Paraiso" konpainiara txangoa egin dugu. Konpainia honetara egin dugun bisitak hainbat jarduera dinamiko eta aberasgarri egiteko aukera eman digu. Jarduera horiek lagungarri eta inspirazio iturri izango zaizkigu gure antzerki propioa sortzeko K6 modularentzat.



Lehenengo egunean konpainia osatzen duten neskek konpainiari buruzko aurkezpen bat egin ziguten, erabiltzen zuten metodologia kontatu ziguten eta orain dauden tokira iritsi aurretik euren ibilbide profesionala nolakoa izan den. Atsedenaldiaren ondoren, neskek goiko solairura igotzeko gonbitea egin ziguten, dibertsio jarduera berriak egiteko. 

Hasteko, aurkezpena gisa, korro handi bat egin genuen eta banan-banan atera ginen geure burua aurkezteko mugimendu batez, erritmoz, etab. Gero, jolas bat egin genuen: korro berean, txalo bat pasatu genion elkarri eta batek "boing" esaten zuenean, beste aldera pasatu behar genuen txalo hori. Jarraitzeko, Ainarak beste ekintza bat azaldu digu: korrotik atera behar izan dugu banan-banan eta inprobisatu behar izan dugu zer esango genuela, "Esta es la historia de ..." esanez eta objektu/pertsonaia hori adieraziz. Hori egin ondoren alboan geneukan pertsonarekin jarri gara eta batek 3 akzio aipatu du besteak keinuz adierazi dituen bitartean.

Hurrengo egunean, berriro igo ginen goiko solairura. Hor borobilan jarri ginen eta binaka joan den egunaren jarduerak esan genuen. Geroago orria eman ziguten, eta gure haurtzaroko jantzi bat marraztu behar izan genuen. Beraz, marrazkiak biribilean jarri eta gainerako lagunen marrazkiak ikusi genituen. Horrez gain, orrialdearen beste aldearekin lotutako hitzak idatzi genituen modarekin, eta, ondoren, istorioa asmatu behar genuen, eta nork bere istorioa kontatu nahi zuen kontatu.

Ondoren, atseden txiki bat utzi ziguten zerbait jateko. Atsedenaldiaren ondoren, areto nagusira sartu eta eseri egiten gara. Bi neskek haurrentzako antzerki bat taularatu zuten, non une ironikoak dantzarekin nahastu zituzten. Era berean, jolaserako hainbat material erabili zuten, hala nola, artilea, oihalak, soka eta abar.



Ondorio gisa, “Teatro Paraiso” egindako txangoa esperientzia aberasgarria eta baliagarria iruditu zait, bai arlo pertsonalean, bai profesionalean. Txango horri esker, jendaurrean hitz egiteko irrika kendu ahal izan dugu, eta Unibertsitateko lanen estresa ahaztu eta ondo pasatzeko aukera izan dugu. Horregatik, garrantzitsua da konpainiari eskerrak ematea haurrekin egunero egiten duen lanagatik eta, noski, gurekiko duen tratu onagatik. Asko lagundu digute gure etorkizuneko lanbidea izango den horretan hobetzen.



Azkenik, hurrengo astean Adierazpena eta Komunikazio Trebetasuna ikasgaiaren ohiko klaseetara itzuli ginen, Alaitzek lehen ordua utzi zigun taldean lanak egiteko. Nire "Elkar bat" taldean lana banatu genuen, 3 kidek seteak egiten eman zuten eta taldeko beste 4 kidek k6 lana idazten hasi ginen. Geroago, nire lankideek Alaitzen tesiari buruz egindako aurkezpenekin jarraitzen dugu. Denok batera lan egiten badugu eta elkarri laguntzen badiogu lortuko dugu: 


"Llegar juntos es el principio. Mantenerse juntos es el progreso. Trabajar juntos es el éxito"

(Henry Ford)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina