Aste honetan, Dramatizazio Adierazpenerako Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikasgaian ditugun lanen birpasoa egin dugu. Lehenik eta behin,talde bakoitzak bere Google Sitean lan egiteko aukera izan du bai eta zalantzak galdetzeko aukera ere. Gure taldean bikoteka gai ezberdinen garapen prozesuan oinarritu gara, hau da, bikote bakoitzak Google Sitean dauden azpi atal bakoitzean, ikasgai bakoitzean egin duguna azaltzen egon gara eta asko aurreratu dugula esan daiteke elkarlanean aritu baikara. Amaituta ez egon arren, hementxe uzten dut gure Google Sitearen linka ikusi ahal izateko:
Bestalde, K6 moduluko lanaren feedback-a jasota, lan hori zuzentzen egon gara; batzuk marko teorikoaren nondik norakoak aztertzen eta zeuden akatsak zuzentzen eta besteak, ordea, gidoiaren inguruko zuzenketak egiten. Honelako klaseak aurretik aipatu bezala, oso baliagarriak dira gure lanetan aurrera egiteko eta talde lanean klasea aprobetxatzeko. K6 disziplina arteko lana kurtsoan zehar edukitako lanik pisutsuenetarikoa da. Lan gogorra eta neketsua izaten ari da baina gero egindako lan zama hori notan islatzea espero dut, zorionez nire taldeak, bikainaren bila baitoa.
Aurten, inoiz baino gehiago, gure azkenengo moduluko lana egiten ari gara eta 4 urteetan zehar egindako modulu lanekin konparatuz, erabilgarrien ikusten dugun modulu lana da aurtengoa, gure azken antzezlana egiteko beharrezkoa baitugu. Hala ere, goian esan bezala, oso lan neketsua izaten ari da baina pausoz- pauso aurrera egiten ari gara, elkarlanean arituz.
Laburbilduz, saio hau primeran etorri zaio taldeari K6 modulu lanean aurrera egiteko baina lan neketsua eta oztopoz beterikoa izaten ari denez, amaitzeko irrikitan gaude. Horregatik, honako aipu honekin bukatzea gustatuko litzaidake:
"Nuestra mayor debilidad es rendirse, la única manera de tener éxito es intentarlo siempre una vez más"
(Thomas A. Edison)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina