2020(e)ko martxoaren 6(a), ostirala

AZKEN ENTSEGUA: HOBETZEKO PROPOSAMENAK

Azken aurreko entsegu astea da hau, bukaerako antzezlana egin aurretik, taldekide eta irakasle guztien aurrean. Horregatik, aste honetan atrezzoaren azken materialak egiteko aprobetxatu dugu, eta, era berean, obraren eszenaratzean hobekuntzak txertatu ditugu. Aste hau oso emankorra izan da taldearentzat, gimnasioan bi entsegu-egun izan ditugulako, beraz, irakasleen laguntza handia izan dugu eszenaratzea hobetzeko.

Hala, bada, saiakerarik ez genuen egunetan plastika klasera jo dugu, obran erabiliko ditugun materialen lana aurreratzen jarraitzeko. Lehenik eta behin, pirataren itsasontzia aldatu genuen, handiegia zelako eta protagonisten gorputz osoa estaltzen zuelako; laburtu egin genuen, eta pertsonaien altueren arabera egin genuen. Bigarrenik, haurren bi oheak egiten amaitu dugu; haientzat paper zuri zati bat forratu dugu, eta barrutik beltzez margotu dugu, antzezlanean agertokiko oihal beltzaren alde egin ahal izateko.

Asteko azken entseguan, Ainhoak asko laguntzen digu atrezzoa hobetzen, eta argien fokuak modu estrategikoan kokatzen, ikusleei traba egin ez diezaien. Bestalde, obraren hondorako margotu genituen marrazkiek pertsonaien irudiak hondatzen zituzten; horrela, gelan margotuta zeuden lerroak protagonisten aurpegian islatzen ziren. Ainhoak gelak berriro margotzeko gomendatu zigun, orriaren muturretatik hurbilago lerroak eginez. 

 


Antzezlanean hobetu beharreko beste alderdi bat, haurren soinuak eta keinuak izan ziren. Pailinek eta Luciak asmatutako lengoaia erabiltzen dute euren artean komunikatzeko obran, hala ere, erabiltzen dituzten soinuak tximinoen soinuen antzekoak dira, soinu sinple eta naturalagoak erabili behar ziren.

Laburbilduz, uste dugu antzezlana egitea esanguratsua izaten ari dela, antzerki-teknika asko ikasten ari garelako. Gehien gustatzen zaidana taldean lan egitea da, asko ikasten baita elkarrengandik. Era berean, taldeko kide guztiak proiektuan oso sartuta gaudela uste dut, antzezlan on bat egin nahi dugu, non ikusleei gozarazi. 

 



Azkenik, uste dut proiektu honetan barneratzen ari garen ezagutza eta esperientzia berri guztiak baliagarriak izango zaizkigula gure etorkizuneko lanbidean. Beraz, etorkizuneko irakasle gisa, Haur Hezkuntzako ikasgelan antzezlanak sartu nahiko nituzke, haurrek gorputz adierazpena garatu dezaten eta, era horretara, haien autoestimua bultzatzeko. Gainera, beharrezkotzat jotzen dut haurrek arte plastikoak lantzea, beren mozorroak eginez, euren sormena eta irudimena piztuz.


"El valor de un acto realizado reside más en el esfuerzo por llevarlo a cabo que en el resultado"
(Albert Einstein)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina