2020(e)ko otsailaren 26(a), asteazkena

ENTSEGUA: ESPERIMENTAZIOA

Aste honetan talde guztiok hasi gara K6 lan modularraren antzezlanaren entseguekin. Hala, entseguetan zehar konturatu ginen obrako protagonistekin batera hainbat material egin behar ditugula, adibidez: agertokia beteko duten paperezko ontzi gehiago, bi haur protagonistekin bat datorren paperezko mozorroak eta piratarentzako mozorro bat. Horrela, Elkar-Bat taldeko kideok aste honetako plastika klase guztiak aprobetxatu ditugu obrarako behar genituen material guztiak egiteko.

Aste hasieran, taldeko kide guztiok ideia berri asko genituen obraren atrezzoan txertatzeko. Dena den, bagenekien ez genuela denbora askorik; beraz, sinplifikatu egin behar izan genuen, eta ideia garrantzitsuenekin bakarrik geratu. Lehenik eta behin, taldeko kideak banatu genituen, batzuk obraren hondoko aurkezpen gisa jarriko ditugun irudiak egiteaz arduratu ziren, hala nola hormak margotuta edukiko zituen gela bat eta txalupa bat marraztuta izango zuen koadro bat. Taldeko beste kide batzuk, pirataren itsasontzi handia egiteaz eta haurren mozorroak egiteaz arduratu ziren, baita obrarako beharrezkoak diren materialak egiteaz ere, hala nola paper flotagailuak, arraunak eta abar.












Bestalde, unibertsitateko gimnasioan egindako aste honetako entseguetan ados jarri ginen obretako protagonistak nortzuk izango ziren erabakitzeko. Nire bi lankideek Pailin eta Lucia protagonista izan nahi zuten, eta Ibone pirata izango zen. Taldeko gainerako kideak argi eta soinu efektuez arduratuko ginateke. Entseguekin hasteko, gune osoan zehar foku ezberdinak jartzen saiatu ginen, obrarako zein erabilgarriak izango zitzaizkigun ikusteko, eta berehala hasi ginen protagonisten entseguarekin.

Saiakera honetan konturatu ginen bi protagonisten irudiak sobera egiten zuela atzean zuten sabanan, eta, beraz, ezin zela hondoko gelaren irudia ikusi. Horrela, fokuekin esperimentatu behar izan genuen agertokiaren mutur bakoitzean bat jarriz. Azkenik, aste honetan gimnasioan lagundu diguten irakasleen laguntzarekin eta Ainhoa plastikako klasearen laguntzarekin, obraren alderdi asko hobetu ditugu. Dena den, badakigu gauza asko ditugula denon artean sakontzeko eta hobetzeko, proiektu komuna aurrera ateratzeko.






Gure etorkizuneko irakaskuntzari dagokionez, uste dut proiektu hau egiteak dramatizazioari buruzko esperientzia eta ezagutza berriak eskuratzen lagunduko digula, zehazki, aurrerago gure lan-lanean txertatuko dugun antzerkiari buruzkoak. Beraz, etorkizuneko irakasle gisa, uste dut beharrezkoa dela Haur Hezkuntzako haurrekin horrelako proiektuak planteatzea, talde-lana errazteko eta ikasleek beren gorputzarekin eta objektu berriekin esperimentatzeko. Honako esaldi hau berreskuratzea gustatuko litzaidake:



"Lo mejor del trabajo en equipo es que siempre tienes alguien a tu lado"
(Margaret Carty)

2020(e)ko otsailaren 21(a), ostirala

ANTSIETATE- KRISI BATEN

Aste honetan berriro hitz egin dugu ikasgaian eramaten ari garen hezkuntza prozesuari buruz. Ikaskide guztiok partekatu ditugu gure hezkuntza prozesuari buruzko ideiak eta iritziak eskola urte honetan. Alaitzek arbelean idatzi ditu esaten ari ginen iritziak; horrela, hitz gakoen eskema bat izango genuke, gure burua antolatzen lagunduko duena.

Talde guztiak krisi emozional bat igarotzen ari ginela ondorioztatu dugu, taldeko zeregin eta lan asko ditugulako. Estututa gaude, ez baitugu astirik jarduera guztiak egunean egiteko. Beraz, pilatu egiten zaizkigu, eta beldur gara irakasleak eta gure senideak atsekabetzeko. Dena den, Alaitzek esan digu krisi emozional hau gure ikasketa prozesuaren parte dela. Presioz lan egiten ikasi behar dugu, gure etorkizuneko lanbidean egunero zeregin asko egitea eskatuko zaigulako.




Bestalde, Hernan Casciariaren bideo bat ikusi dugu “El móvil de Hansel y Gretel” izenekoa. Gure gizartean teknologia berrien gehiegizko erabilerari buruzko hausnarketa egiten du Hernanek. Horretarako umore ironikoa erabiltzen du, eta kontatzen digu gau batean Hansel eta Gretelen ipuina alabari kontatzea erabakitzen duela. Aitak bi anaiak basoan galduta dauden ipuinaren zatia kontatzen duen bitartean, alabak moztu egiten dio, eta "que llamen al papa por el celular" esaten dio. Idazle honek kontatzen digun istorioak pentsarazten digu nola teknologia berriek arazoei aurre egiteko dugun gaitasuna deuseztatu duten, Googleri kontsultatu edo telefonoz deitu beharrik izan gabe.

Kontuan hartuta belaunaldi berrietako haurrek ez dutela ezagutzen teknologiarik gabeko mundu bat, garrantzitsua da istorio faltsu edo errealak kontatzea mugikorrik eta ordenagailurik gabe bizi ziren ondasunari buruz. Beraz, garrantzitsua da ulertaraztea pertsona autonomoak garela, eta geure buruagatik pentsatzeko adina adimen dugula; ez dugu gure buruagatik pentsatzen duen makinarik edo robotik behar.

Laburbilduz, bideo honekin hausnarketa egitera ausartu naiz, eta ondorioztatu dut elkarrekin aldaketa asko egin ditzakegula hezkuntzan. Teknologia berrien belaunaldia garen arren, ziur nago haurrentzat egokiena dena aukeratzeko gai izango garela, betiere ongizatea eta garapena bermatuz.


"Sólo en momentos de crisis, surgen las grandes mentes"
(Albert Einstein)

2020(e)ko otsailaren 20(a), osteguna

BASQUE MISREADINGS

Ostegun honetan, Dramatizazio Adierazpenerako Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikasgaian lanak aurreratzen egon gara baina egun berezia izan da, izan ere, Oihaneder Euskararen Etxearrera joan gara.

Hona iritsitakoan, Edu Zelaieta eta Eneko Ugarte irakasleek beren erakusketa erakutsi ziguten, eta denbora zeramaten horretan lanean. Bere erakusketak "Basque Misreadings. lanean gaizki irakurriak" du izena. Erakusketa honetan literaturak eta arte plastikoek bat egiten dute erakusketa osatzeko, betiere hausnarketaz, iarrera kritikoaz eta umore kutsu batez. Obra hau, Ane Gebara eta Beñat Goitiaren kolaborazioarekin sortu dute. Hau guztia duela bi urte hasi zen, Edu eta Enekok proiektu komun bat sortzea erabaki zutenean. Eduk dio: “Proiektu hau hasi zen urteak dira Berria euskarazko egunkaria etxean jasotzen dugula, paperean nola pantailan. Eta urteak dira, segur aski, zenbait lerro gaizki begietaratzen ditugula. Badirudi gure gogoak jostatzeko asmoa duela hitzekin, eta gaizki irakurritako horiei etekina atera nahi diela”


                                                                   

Obraren lehen zatian, hitz jolasak erabili dituzte. Adibidez, Kaissa Ould Braham 2016-02-26an Berrian argitaratua zuen: “mundu, musulmanean emakume izatea oso konplexua da”. Berriz, Eduk horrela irakurri zuen “mundu kristauan emakume izatea oso konplexua da”. Esaldi hori oso esanguratsua izan da niretzat, nire familia musulmana delako eta bi erlijioak ondo ezagutzen ditudalako. Edurekin ados nago, emakumearen papera mundu osoan konplexua delako; egun, emakumearen eskubideak gizonarenaren berdinak izan daitezen lanean jarraitzen dugu, arrazak eta erlijioak kontuan hartu gabe.


Bigarren lanak "Urpelariak" du izena, eta kartoizko kuboak, marrazkiak margotuta dituztenak. Eduk artelanekin eta erakusketarekin elkarreraginean aritzeko aukera eman digu, eta horretan murgildu gara. Horretarako, erakusketa osoan zehar zenbat urpekari dauden ikustean datzan jolas bat proposatzen digu.


Azkenik, uste dut horrelako jarduerak oso interesgarriak eta baliagarriak direla gure K6 lan modularrerako, ideia berriak ematen baitizkigu gure antzezlanean sartzeko. Azkenik, oso erakusketa entretenigarria izan da, Unibertsitatean gertatzen ari garen estresa ahazten lagundu diguna. Honako esaldi hau berreskuratzea nahi izan dut:

"Aprende las reglas como un profesional para poder romperlas como un artista"
(Picasso)

2020(e)ko otsailaren 7(a), ostirala

LANKIDETZA ETA TALDE-LANA

Aste honetan, Dramatizazio Adierazpenerako Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikasgaian ditugun lanen birpasoa egin dugu. Lehenik eta behin,talde bakoitzak bere Google Sitean lan egiteko aukera izan du bai eta zalantzak galdetzeko aukera ere. Gure taldean bikoteka gai ezberdinen garapen prozesuan oinarritu gara, hau da, bikote bakoitzak Google Sitean dauden azpi atal bakoitzean, ikasgai bakoitzean egin duguna azaltzen egon gara eta asko aurreratu dugula esan daiteke elkarlanean aritu baikara. Amaituta ez egon arren, hementxe uzten dut gure Google Sitearen linka ikusi ahal izateko:




Bestalde, K6 moduluko lanaren feedback-a jasota, lan hori zuzentzen egon gara; batzuk marko teorikoaren nondik norakoak aztertzen eta zeuden akatsak zuzentzen eta besteak, ordea, gidoiaren inguruko zuzenketak egiten. Honelako klaseak aurretik aipatu bezala, oso baliagarriak dira gure lanetan aurrera egiteko eta talde lanean klasea aprobetxatzeko. K6 disziplina arteko lana kurtsoan zehar edukitako lanik pisutsuenetarikoa da. Lan gogorra eta neketsua izaten ari da baina gero egindako lan zama hori notan islatzea espero dut, zorionez nire taldeak, bikainaren bila baitoa.

Aurten, inoiz baino gehiago, gure azkenengo moduluko lana egiten ari gara eta 4 urteetan zehar egindako modulu lanekin konparatuz, erabilgarrien ikusten dugun modulu lana da aurtengoa, gure azken antzezlana egiteko beharrezkoa baitugu. Hala ere, goian esan bezala, oso lan neketsua izaten ari da baina pausoz- pauso aurrera egiten ari gara, elkarlanean arituz.

Laburbilduz, saio hau primeran etorri zaio taldeari K6 modulu lanean aurrera egiteko baina lan neketsua eta oztopoz beterikoa izaten ari denez, amaitzeko irrikitan gaude. Horregatik, honako aipu honekin bukatzea gustatuko litzaidake:

"Nuestra mayor debilidad es rendirse, la única manera de tener éxito es intentarlo siempre una vez más"
(Thomas A. Edison)