2019(e)ko irailaren 20(a), ostirala

IRAKASGAIAREN HASIERA

Lehen astean kurtsoari hasiera emateko ikasgaiaren aurkezpena jaso genuen. Horretarako Alaitzek, irakasgaiaren helburuak, edukiak eta ebaluazio irizpideak azaldu zizkigun, gugatik kurtso honetan bere ikasgaian espero zuena aurkeztuz. 

Halaber, bi baliabide sortzeko gonbidapena luzaratu ziguten eta hau dugu horietako bat. Konturatu nintzen lehenengo gauza, sortu bloga behar nuen izan zen eta sitesa sortu ahal izateko. Blogspot-ean IKTak-ko irakasgaiaren eguneroko moduko bat egiteko erabiliko dugu. Bertan, sarrera ezberdinak idazten joango gara astero eta hauetan gelan egindako gauzak kontatuko ditugu.

Bestalde, galderak proposatu dira guztion artean erantzuna bilatzeko: 

  • Nortzuk gara? 
  • Non gaude? 
  • Zergatik eta zertarako Haur Hezkuntzarako Adierazpena-dramatikoko proiektu bat? 
Horrela, bakoitzari galdera bat esleitu eta horren erantzun ezberdinak bilatzen egon gara aurrerago erantzuna klasean partekatu ahal izateko. Nik hau entzunda, nituen eta ikasgai honetatik espero dudanaren inguruko ondorengo dekalogoa eraiki dut. Lehenik eta behin, proiektu honen bitartez espero dut irakaslearen gaitasunetarako erabilgarria izatea eta haurrei dagokienez sormena zein adierazpen maila garatzea. Beste egun bat, klasean gure ideiak partekatu genituen:

- Moduluko diziplinarteko proiektua K6
- Talde-lanak (irakasgaiari dagozkion talde diseinu eta garapena)
- Blog-ak egiten ikasi (Blogger orrialdea erabiliz)
- Sites-a erabiltzen ikasi web orrialde bat eginez
- IKT-ak dramatizazioaren munduan izan dezaketen zeregina ezagutu
- Ikusentzunezko baliabideen azterketa.
- Ikastea eta ezagutza
- Inprobizazioa eta interpretazioa
- Komunikazio ona



Orokorrean ikasgai honen aurkezpenari esker nik ikasgaiarekiko nuen interesa eta motibazioa pixka bat igo dela uste dut, erabilgarriak eta interesgarriak diren puntu batzuk jorratuko ditugula uste dudalako. Honako esaldi hau berreskuratzea gustatuko litzaidake: 

"Un día despertarás y descubrirás que no tienes más tiempo para hacer lo que soñabas. El momento es ahora. Actúa."

(Paulo Coelho)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina