Haurreko egunean sortutako kutxarekin istorio bat asmatu behar izan dugu azken postu honetan. Horretarako kutxaren atzean foku bat jarri dugu eta bi objektu hauen artean irudiak jarri ditugu.
Hasteko, Pablo eta Naiara egin zuten, hauek “Hutsunea” ipuina kontatu digute, ipuina erresilientziaz mintzo zaigu, zoritxarrari aurre egin eta zentzu bat bilatzeaz. Bigarren taldea, Maddi eta Amaia izan dira, hauek “Erleen lorategia” ipuina kontatu digute. Istorio asmatu honetan ikusten da nola erle batek anai bat izango duen eta beldurra du bere bizitza aldatzea, hau da bere anaiak bere lagunak eta gurasoak lapurtzea. Hirugarren taldea, Lur eta Garazi “Nola dastatu ilargia?” ipuina kontatu digute, kontatu animalien istorioa. Hurrengoak Soraya, Itziar eta Cris izan dira, “Beldar txiki jatuna” kontatu digute. Bere gai nagusiena bizi-zikloa da, zehazki beldar baten metamorfosia. Azkenik, Zuriñe eta Ainhoa “Glutoren istorioa” kontatu digute. Arrain baten istorioa da, itsasoan bizi da eta arazo bat du, ezin du lasai igeri egin kutsadurarengatik.
Dinamika hau oso erresa da eta eskoletara eramateko oso egokia da, material gutxi behar delako eta gainera ez da pisutsua. Kutxak haurrek sortu ditzakete eta pertsonaiak izango direnak ere. Beharko genukeen bakarra fokua izango zen eta gaur egun oso merkeak dira. Gainera gerora, erabilera asko edukiko dit, besteak beste, itzalekin jolasteko aukera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina