Gaurko eguna bi talde daude, bakoitza koltxonera alde batetik artzen du eta gelaren beste aldera eramen behar da. Ariketa onetarako oinak bakarrik erabili ahal dira, sorbalda lurrean egon behar da. Koltxoneta ezin da jausi ezta lurra ukitu ere.
Bakoitzak tresna bat sortu behar izan du. Jarraian, tresna hori baliatuz edo eraldatuz, pertsonaia bat izateko eta bakoitzak bat izango du. Ondoren, taldekideek asmatu beharko dute, gure interpretazioa burutuz, zer pertsonaia garen.
Ariketa hau oso garrantzitsua da asteko sormenaren bidez pertsonaia bat identifika dezakeen objektu bat sortzeko egunkarien bidez. Lankide batzuk ez dira kapazak izan objektu bakarra egiteko eta beraz egunkariarekin karakterizazio osoa sortu dute. Teknika hau ere oso erabilgarria da, asken finean pertsonaia zaila bada edo objektu batekin identifikatuko ez dutela uste baduzu, dituzun baliabideak ugaritu daitezkeelako eta ariketa aurrera eraman.
Ditugun pertsonak erabiliz, iragarki bat asmatu dugu, taldeko partaide guztiak parte hartzen dutelarik. Hau amaitu eta gero, gure gelakideei antzeztuko diegu. Haiek ikusi dutena adieraziko digute; istorioa, akatzak, alde onak eta pertsonaien integrazio egokia.
Honi esker sormena asko garatzen da eta 5 urteko haurrentzat ere egokia da ariketa hau, banaka zein taldeka gauzatu daiteke eta pertsonaiak edo objektu berriak sortu ditzakete. Aspaldi nik 8 urteko haurrekin dinamika bat egin genuen, non haurrek objektu berri bat sortu behar zuten eta hau iragarki bate bidez publikoari aurkeztu. Eta benetan haientzat zailak ziren gauzak konpondu egiten saiatzen direla. Adibidez, haurretako batek opariak biltzen zituen paper inteligentea aurkeztu zuen.
Azkenik, lehen sortutako pertsonaiekin familian eman daitekeen egoera bat antzeztu behar izan dugu. Antzezlanerako, gehienez, bi pertsonaia alda ditzakegu, beste egoera berria sortzeko. Antzezlan hau aurrera eramatea asko kostatu zaigu, pertsonaiak oso desberdinak direlako eta etxe baten egunerokotasunean gertatu daitekeen egoeran pertsonaia guztiak sartzea ez genuen lortzen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina