2019(e)ko urriaren 18(a), ostirala

ARGI-BELTZA

Gaurkoak gelan bi zatitan banatu dugu txoko bakoitzean beharrezko materialarekin prestatuz. Alde batetik neon argien txokoa eta beste argi-mahaiaren txokoa. Talde guztiak txoko guztietatik pasatu gara 20-25 minutuz. Espazio bakoitzean antzezlan txiki bat prestatu behar izan du bertako materialak erabiliz.

Argi beltzeko bi leku zeuden. Batean bakarrik bakarrik zuri beltz kontrasteekin ibili ahal gara. Bertan esperimentatu eta dantza bat sortu dugu. Hasieran probatzen hasi gara kolore efektuak nolakoak ziren. Eta ez ziren asko nabari, baino dantzaren bideo bat grabatu dugu kanpokoak nola ikusiko luketeen jakiteko, eta horrela bai, bakarrik objektu zuriak ikusten ziren eta beste guztia beltz-beltza zegoen. Beraz, haurrekin ahurrean ispilua izateaz gain, komeni da grabaketa bat edo ikustea sortu dutenaz disfrutatu dezaten.

Argi beltzaren beste postua argi fluoreszenteekin erabiltzekoa zen; paper fluoreszentekin materialak egin, koloreko pelukak eta izarak erabili, lumetako objektuak baliatu… Ondoren, egin ditugun materialak erabiliz dantza txiki bat pentsatzeko.

Argi beltzaz gain, bi proiektore ere bazeuden. horietan itzalak egin behar genituen, proiektoreetako baten gure gorputzak bakarrik erabiliz. Esperimentatzen egon gara eta hainbat gauza sortzen saiatu gara, hala nola: "loti ederra", hiru maitagarri, “maléfica” etab… Bestalde, ariketa hau egitean, kontuan izan behar da, guk ondo ikusi harren, teloiaren beste aldetik agian ez dela ezer ez ikusten, beraz, komeni da taldeko bat edo bi beste aldean egotea ekintzak ikusi ahal izateko eta aginduak eman ahal izateko.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina