2019(e)ko irailaren 16(a), astelehena

JOLASTU ETA IKASI EGITEN DUGU

Egunarekin hasteko, k6ko taldeetan jarri gara. Gero,5 gorputz hizkuntza dinamika proposatu behar izan genuen. Nire taldean honako jarduera hauek gertatu ziren:
  1. Ispiluaren jokoa: Bikotea bata bestearen aurrean jarriko da eta bat gidatu egingo du bestea bere ispilua den bitartean. Kontuan izan behar dugu dinamika honetan gidatzaileak eskerreko eskua mugitzen baduela, guk kontrako eskua mugitu beharko dugula. Gainera, asko fijatu behar gara lankideak aurrera edo atzera egiten badu eskuekin eta ezin garela ispiluaren beste aldera pasa.
  2. Objektua bilatu soinuaren bidez: Objektu bat ezkutuko da klasean eta pertsona bat objektu hori bilatu behar izango du haien ikaskideen laguntzarekin, hau da haiek txaloak emango dituzte erakusteko urrrun ala hurbil dagoen.
  3. Akzioa adieraztea: Irakasleak akzio bat esango du eta umeek egin beharko dute nahi duten moduan. Dinamika honi oso polita da eta barre asko egiteko aukera ematen du. Gainera, ekintza edo egin behar dena erresa denez, haurrei aukera emate die haien gorputzekin gauzak nola adierazi ahalko dituzten ikasten asteko
  4. Bankuan oreka mantetzea: Pertsona guztiak jarriko dira banko luzearen gainean eta irakasleak eskatuko die altueraren arabera jartzeko, oreka mantenduz eta inor bankutik jaitsi gabe.
  5. Animaliak irudikatu: Lau talde egingo dira eta talde bakoitzak animalia bat aukeratuko du eta txandaka irudikatu beharko dute eta besteek asmatuko dute zein animalia den. Ariketa honi esker irakasleak ikusi eta ebaluatu ahalko du ikasle bakoitzaren sormen maila eta hori gauzatzeko daukan gorputz adierazpen abilezia.
Azkenik, borobilean jarri gara eta teoria eman dugu. Lehenik eta behin artikulu zientifikoetan garrantzitsua da komunikazio-egoerara egokitzea, koherentzia eta kohesioa, lexikoa eta ortografia.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina