2019(e)ko irailaren 12(a), osteguna

DINAMIKA

Gorputz Hizkuntza lehenengo saio praktikoan, dinamika berri egiten dugu, milikiren “¿Cómo están ustedes?” video ikusi dugu. Bideoak haurrak errespetuz hitz egiteak duen garrantzia defendatzen du.

Gero ikasgaia aurkeztu digute eta ein berdinean, gure artean aurkeztu gara. Horretarako, gure izena esan dugu eta nahi izan dugun ezaugarria edo informazioa partekatu dugu taldearekin. Agurrekin hastea oso interesgarria da, gorputza askatzeko, sormena lantzen hasteko eta lotza kentzeko abiapuntu egokia iruditzen baitzait.

Ondoren, Goyo Jiménezen beste bideo ikusi dugu eta gero gure iritziak partekatzen ditugu. Denak ados egon ginen bideoa sexistaz, adibidez: “mutilek ez dutela nahi dantza egitea”. Bestetik, bideoan emakumeak baztertuak dira eta ondorioz, egoera sexista eta beraien gorputzaren inguruko estereotipoak sortu.

Nire ustez gizarteak emakume eta gizonezkoen arteko bereizketa bat egiten du, genero bakoitzeko pertsonei ekintza ezberdinak ezarriz, beti ere gizonezkoak emakumezkoak baino botere gehiago izanik. Hori horrela, gizarteak sorturiko emakumeen eta gizonezkoen ekintzak bideratzen dituzten eskemak daude.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina