2019(e)ko irailaren 12(a), osteguna

ONGI ETORRI

Kaixo!

Nire izena Lamy da eta gaur-egun Haur Hezkuntza gradu bat ikasten nabil, Euskal Herriko Unibersitatean, 4. mailako ikaslea naiz. 22 urte ditut eta jada nire azkenengo urtea denez irakasleen eskolan, "Adierazpena eta Komunikazioa Dramatizazioaren bidez" minorra aukeratzea erabaki dut. Ni oso pertsona alaia eta dibertigarria naizenez asko gustatzen zait dramatizazio edo gorputz adierazpenaren bidez komunikazio bode berriak aztertzea. Gainera nahiko adierazkorra naiz eta beti barrezka nagoela esan ohi didate, eta garrantzitsuena umeak asko gustatzen zaizkit eta haiekin denbora pasatzen dudanean oso ondo pasatzen dut.

"Adierazpena eta Komunikazioa Dramatizazioaren bidez" bloga sortu dut minorra honetan Informazio eta Komunikazio Teknologiak Adierazpenerako Baliabide Gisa irakasgaiko ikaskuntza prozesua honetan jasoko dudalako. Gainera, portafolio honetan irakasgaiei buruz hitz egingo dut Gorputz hizkuntza, Adierazpena eta Komunikazio Trebetasuna eta Hizkuntza Plastikoa eta Ikusizkoa. Blog honetan sarrera berriak idatziko ditut klase aste bakoitzeko. Ikasturtean zehar egindako jarduera eta ekintzez gain, nire hausnarketa batzuk topatuko dituzue egindakoaz pentsatzeko bai eta irudi, link edo bideo ezberdinak ere.

Gustatzen espero dut.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina